domingo, 12 de abril de 2009

ZURE IRITZIA EMATEN

Iritzi gutuna idatzi behar duzu aldizkari baterako. Horretarako, segidan daukazun bideoa ikusteak zuregan sortuko dituen iritzi eta sentimenduak hitzez jarri beharko dituzu.

Ez ahaztu gelan emandako irizpideak kontuan hartu behar dituzula idazteko orduan:

- erabaki zer helbururekin idatziko duzun
- erabaki zer tonu emango diozun
- aukeratu pisuzkoak iruditzen zaizkizun argudioak
- lotu ideiak eta idatzi testua, paragrafoetan etan antolatzaileak erabiliz
- amaitutakoan, zuzendu testua, batez ere ideiak ondo lotu dituzun ala ez aztertuz

sábado, 14 de marzo de 2009

ERREKLAMAZIOA

Erreklamazioa idatzi behar duzu liburuan azaltzen zaizun egoeran oinarrituta. Ez ahaztu paragrafoetan, begirunez eta agur egokiak erabiliz egin behar duzula.


Horrez gain, hasieran data eta igorlearen izena jarri.

martes, 24 de febrero de 2009

EGUNKARIAK IRAKURTZEN



Gelan irakurri duzun egunkari bateko berriari buruzko laburpena hemen idatzi behar duzu, gainontzeko ikaskideen eskura gera dadin.


Ez ahaztu paragrafoetan azaldu behar dituzula datu aipagarrienak, antolatzaileak erabiliz.


Azkeneko paragrofan berriak burura ekarri dizkizun ideiak, iritzia..., jarri.

miércoles, 19 de noviembre de 2008

ARGUDIO TESTUA IDAZTEN

Bideoa ikusi eta gero, argudio testua idatzi behar duzue. Horretarako kontutan hartu behar dituzue emandako irizpideak.

Bideoan azalduko zaizue giza eskubideen aurkezpena. Hor erakusten diren gaien aurrean zure iritzia emango duzu, arrazoiak jarriz.

Testuan antolatzaileak kokatu eta paragrafoetan argi azal daitezela tesia, argudioak eta ondorioa, klasean eman diren irizpideak jarrraituz. Behin bukatuz gero, ortografia errepasatu idazlana ondo gorde dezazun.


sábado, 4 de octubre de 2008

DESKRIBAPENA EGITEN


Irudietan azaltzen diren pertsona horien deskribapena egin behar duzu. Horretarako, 1. irakasgaian landutako esamoldeak erabil ditzakezu: iruditzen zait..., esango nuke mutil hori...

Ez ahaztu paragrafoetan idatzi behar duzula, ortografia zainduz.

Horrez gain, oso garrantzitsua izango da testu osoan zehar antolatzaileak jartzea: hasiera eta amaiera emateko, ideiak ordenan jartzeko...

Deskribapena egiteko azken eguna urriaren 29a (asteazkena) izango da.