miércoles, 19 de noviembre de 2008

ARGUDIO TESTUA IDAZTEN

Bideoa ikusi eta gero, argudio testua idatzi behar duzue. Horretarako kontutan hartu behar dituzue emandako irizpideak.

Bideoan azalduko zaizue giza eskubideen aurkezpena. Hor erakusten diren gaien aurrean zure iritzia emango duzu, arrazoiak jarriz.

Testuan antolatzaileak kokatu eta paragrafoetan argi azal daitezela tesia, argudioak eta ondorioa, klasean eman diren irizpideak jarrraituz. Behin bukatuz gero, ortografia errepasatu idazlana ondo gorde dezazun.


sábado, 4 de octubre de 2008

DESKRIBAPENA EGITEN


Irudietan azaltzen diren pertsona horien deskribapena egin behar duzu. Horretarako, 1. irakasgaian landutako esamoldeak erabil ditzakezu: iruditzen zait..., esango nuke mutil hori...

Ez ahaztu paragrafoetan idatzi behar duzula, ortografia zainduz.

Horrez gain, oso garrantzitsua izango da testu osoan zehar antolatzaileak jartzea: hasiera eta amaiera emateko, ideiak ordenan jartzeko...

Deskribapena egiteko azken eguna urriaren 29a (asteazkena) izango da.